2020(e)ko apirilaren 24(a), ostirala

PEDRO ETA OTSOA-3. maila

Hirugarren mailakoentzat. Ikusi PEDRO ETA OTSOAREN bideo eder horiek eta musika entzunaz soilik, zein instrumentu eta pertsonai den asmatu behar duzue. Pertsonai bakoitzak bere musika eta instrumentua ditu.

Eskuinean duzue TXIRULAKO WEBGUNEA. Saiatu horko kantuekin.

2020(e)ko apirilaren 21(a), asteartea

2020(e)ko apirilaren 19(a), igandea

AZKEN IZARRAK




OPORREN BUELTA

Kaixo guztioi. Zer moduz Aste Santuko oporrak? Aurten elkar ikusten badugu kontatuko didazue.
MUSIKA IZARREK martxan jarraitzen dute eta bideoak jaso eta jaso ari naiz. Lehiotxo honen bitartez zuen lagunak ikusteko aukera paregabea duzue. Animatu zaitezte.





2020(e)ko apirilaren 3(a), ostirala

MADDI, IBAI, EÑAUT eta ZERURA BEGIRA

Hauek dira gaur jasotakoak, GUZTIRA 19. Oporrak ditugunez, nahi baduzue bidali baina oporrak bukatutakoan jarraituko dugu MUSIKA IZARRAK ekimenarekin. Ikastolara itzuli baino lehenago zuen bozketak jasoko ditut eta RANKINA, HIRU GUSTOKOENAK aukeratuko dituzue.


Handiagoa jarri dugu partaidetzagatik.



2020(e)ko apirilaren 2(a), osteguna

RUBEN, SAFA,UNAX,ENEKO eta NASYA

Arazoak izan ditut Eñauten bideoarekin. Aste honen ondoren oporrak izango ditugu eta nahi baduzue grabatu, baina ez bidali bideorik. Oporrak egingo ditugu. zaindu zaitezte ete ZAINDU INGURUKOAK.








2020(e)ko martxoaren 30(a), astelehena

ASTEKO LANTXOAK

Aste honetako erronka 5. eta 6. mailakoentzat. SKAKEITAN taldearen "Ezpainetan odola" kanta ikasi ondoren, zuentzat prestatu dudan karaokean graba ezazue eta bidali nire korreora MUSIKA IZARRAK atalerako. Mobilez grabatu eta nirekin paetekatu DRIVE bitartez(Animatzen zaretenak). Edo WETRANSFER bitartez(Dohakoa)



3. eta 4. mailakoek etxean ez baduzue txirula, errepasatu posizioak HEMEN

Hemen duzue ETSren AMETSETAN etxean zaudeten artean ikasteko.Ahal baduzue bidali MUSIKA IZARRAKerako



1. Mailakoek MANIFA ETXEAN. Eta 2.goek NAPOLEON KATUA.
Amaitzeko Oskorriren kanta honekin saiatu.
Hurrengo astean "OPORRAK"

2020(e)ko martxoaren 25(a), asteazkena

MARTXOKO 4. ASTEKO LANA

Kaixo, hemen dituzue ASTE HONETARAKO PROPOSAMENAK.
Hirugarren mailatik gorakoek TXIRULAREKIN saiatu inprobisaketarekin. Horrekin batera, errepasatu nahi dituzuen kantak bai TXIRULAZ nahiz ARMONIKAZ(Eskuinean estekak).
ABESTU nahi duenak, AMETSETAN eta Izaroren PARIS ikastea proposatzen dizuet.

Lehen eta bigarren mailakoek notak errepasatu eta nahi baduzue, PENTAGRAMA ENEAKO kantak abestu edo antzerkiak ikus ditzakezue
Laugarren mailakoek MUNDU BERRIKO SINFONIA ensaiatu.
Eta zuen gurasoekin abesteko MAKETUME TUME PAPA KANONA.

ANIMOOOOOO¡ Ez hartu lan bat bailitzan, saio motzak egin eta DISFRUTATU.
GOGORATU GRABAZIOREN BAT BIDALTZEA

GOGORATU GRABAZIOREN BAT BIDALTZEA


2020(e)ko martxoaren 22(a), igandea

ZUEN GRABAZIOAK

Kaixo berriro.
Proposamen bat daukat guztiontzat. Animatu zaitezte zuen mobilarekin edo gurasoenekin, baimena eskatuta noski, ahotsez edo instrumentu baten bitartez zerbait grabatzera. Nahi duzuena izan daiteke, bakarka, gurasoekin...
eta nire korreora bidal ezazue. Blogean ikusi ahal izango dituzue. Ea nik gaur zerbait grabatzen dudan hasiera emateko.
Nire posta
anttonjauregi@egape.eus
Blog honetako sarrera guztien azpian IRUZKINAK jartzen du. Hor, nirekin komunikatu zaitezketa.

ANIMO guztioi.

2020(e)ko martxoaren 21(a), larunbata

CORONAVIRUS GARAIA-MAILA GUZTIENTZAT-

Kaixo. Etxean xzaudeten garai honetan ez dizuet askorik eskatuko. Musikarekin disfruta dezazuen nahiko nuke. Eskuinean dituzue TXIRULA eta ARMINKAKO WIXak. Praktikatu noizean behin. Hori bai, INPROBISAKETA guztioi eskatuko dizuet. Saia zaitezte proposamen errezenetik hasita.
Zaindu zaitezte eta MINDFULNESSA egiteak lagunduko zaituzte, arnasa sakon hartu...

PARIS KARAOKEA

Kaixo guztioi, hemen duzue Izaro abeslariaren PARIS kanta ederra. Lehenik ikasteko, eta gero karaokean abesteko.

2020(e)ko martxoaren 4(a), asteazkena

KANTA BAT SORTZEN-6.Maila

Kanta bat sortuko duzue bideoaren iradokizunak jarraituz. Egin kasu belarriari batez ere. Frogatu behin eta berriro.
Hasi doinua Do,Mi edota sol notekin, eta amaitu do notarekin.

2020(e)ko martxoaren 3(a), asteartea

2020(e)ko urtarrilaren 10(a), ostirala

2019(e)ko azaroaren 23(a), larunbata

EITB MARATOIA

Kaixo nire txirulariak. Maratoian parte hartu nahi badugu ensaiatu beharra dugu. Esan nizuen bezala hemen duzue bideoa. Saiatu bigarrena ere ikasten, ez da zaila.
UKELELERAKOA eta txirulakoa.