2023(e)ko martxoaren 24(a), ostirala

ORFF ASTEA

Martxoan ORFF astea ospatu dugu eta ikasle guztiek Metalofono,Xilofono eta Kariloiak jotzeko aukera izan dute.

2023(e)ko urtarrilaren 18(a), asteazkena

2022(e)ko apirilaren 1(a), ostirala

BOTADUN KATUA

Joan den ostegunean, hirugarren mailako ikasleak Kursaalen izan ziren Euskadiko Orkestak antolatutako Eskolentzako Kontzertuen edizio berri batez gozatzen. Ikuskizunean talde instrumental barroko batek eta txotxongilo talde batek, Perraultek bildutako ipuin herrikoi ezagunaren bertsio ederra eskeini ziguten. Kontzertu bisual eta poetikoa, Rakel Ezpeletaren narrazioak gidatua. Musika irakasgaiarekin lotutako jarduera da, eta hainbat urtetan parte hartu dugu.

2022(e)ko otsailaren 15(a), asteartea

PEDRO ETA OTSOA 3. MAILA

Soinu eta instrumentuak identifikatzen ikasteko sartu PEDRO ETA OTSOA WEBGUNEAN

SOINUA IRATZARRI

Aurtengo ikasturtean Egape ikastolako bost eta seigarren mailako ikasleak musika proiektu berezi batean murgildurik ditugu. "Soinua Iratzarri" sorkuntza lantegi bat dela esan genezake, gazteei, 9-10 urte inguruko gazteei, zuzendutako tailerra. Formakuntza konkreturik gabeko gazteak, konposatzailearen paperan jartzen dituzte, elkarlanean. Lehen saioa otsailean izan da eta bertan filmetako eszena batzuk musikatu dituzte.

2022(e)ko urtarrilaren 31(a), astelehena

2022(e)ko urtarrilaren 28(a), ostirala

2021(e)ko irailaren 14(a), asteartea

2021(e)ko martxoaren 24(a), asteazkena

BEETHOVEN KURSAALEN

Aurten 250 urte betetzen dira L.V.Beethoven konpositorea jaio zela. Hori dela eta, bosgarren mailako ikasleak burubelarri aritu dira azken hiru hilabete hauetan konpositore handi honen bizitza arakatzen, bere obra desberdinak entzun eta aztertzen... Gaur Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Kursaalen eskeini digun zuzeneko emanaldira joateko aukera paregabea izan dugu beste bost ikastetxerekin batera. Zuzenekoa bezalakorik ez dago¡¡

2021(e)ko martxoaren 11(a), osteguna

BEETHOVEN

Beethoven genioa jaio zela 250 urte betetzen dira eta hilaren 24ean KURSALERA goaz 5. mailakoak kontzertu batera. Begira bere biografia lantzeko modu kuriosoa.

AITOR BATERIA JOLEA

Bateria gelara ekartzerik ez dugunez, horra gure Aitor.

2021(e)ko martxoaren 8(a), astelehena