2019(e)ko urriaren 3(a), osteguna

AMODIOAREN EZA-5. MAILA

Horra 5. Mailakoentzat kanta ederra. Sorotan Beleren "Amodioaren eza"
SOROTAN BELE
Euskal folk-rockari berrikuntza ekarri zion Sorotan Bele taldeak 90eko hamarkadan, batez ere Irlandako doinu eta harmonien aberastasunari eta musikaren freskotasunari dagokionez. 1992an Euskadi Gaztea maketa lehiaketa irabazi ostean, arrakasta itzela lortu zuen lehen diskoarekin, Sorotan Bele (Elkar, 1993). Beste bi disko etorri ziren nahiko segidan, baina nekeak eta musikatik bizitzeko ziurtasunik ezak taldea desegitea eragin zuten 1996an. Gerora zenbait taldekidek ibilbide luzea egin dute musikagintzan, Mikel Errazkinek eta Ritxi Salaberriak esaterako.SOROTANN