2019(e)ko azaroakren 23(a), larunbata

EITB MARATOIA

Kaixo nire txirulariak. Maratoian parte hartu nahi badugu ensaiatu beharra dugu. Esan nizuen bezala hemen duzue bideoa. Saiatu bigarrena ere ikasten, ez da zaila.
UKELELERAKOA eta txirulakoa.

2019(e)ko azaroakren 9(a), larunbata

2019(e)ko azaroakren 7(a), osteguna

LAU TEILATU 4. MAILA

4. mailako tutoreak proposatu dit LAU TEILATU kantaren bertsio batekin ETBn parte hartzeko. Animatuko al gara?


2019(e)ko urriakren 3(a), osteguna

AMODIOAREN EZA-5. MAILA

Horra 5. Mailakoentzat kanta ederra. Sorotan Beleren "Amodioaren eza"
SOROTAN BELE
Euskal folk-rockari berrikuntza ekarri zion Sorotan Bele taldeak 90eko hamarkadan, batez ere Irlandako doinu eta harmonien aberastasunari eta musikaren freskotasunari dagokionez. 1992an Euskadi Gaztea maketa lehiaketa irabazi ostean, arrakasta itzela lortu zuen lehen diskoarekin, Sorotan Bele (Elkar, 1993). Beste bi disko etorri ziren nahiko segidan, baina nekeak eta musikatik bizitzeko ziurtasunik ezak taldea desegitea eragin zuten 1996an. Gerora zenbait taldekidek ibilbide luzea egin dute musikagintzan, Mikel Errazkinek eta Ritxi Salaberriak esaterako.SOROTANN

2019(e)ko maiatzakren 16(a), osteguna

MUSIKA ESKOLA

Astelehenean bost urte, lehen eta bigaren mailako ikasleak Saroben izan ginen "Lourdes Iriondo" musika eskolako irakasleek eskaini ziguten kontzertuan.

2019(e)ko otsailakren 28(a), osteguna

LUCIANO PAVAROTTI TENORRA

Okindegi baten seme bakarra, Scuola Magistrale ikastetxean ikasi zuen, eta, ikasketak bukatutakoan, bertan klaseak eman zituen Lehen Hezkuntzako irakasle gisan. Lehendabiziko kanta-saioak Modenako abesbatzan egin zituen, aitarekin batera.

1961eko apirilaren 29an agertu zen estreinako aldiz opera bat abesten, Reggio Emilia antzokian La Bohèmeko Rodolforen rola arrakasta handiz antzeztuz. Harrezkeroztik, nazioarteko antzoki askotan abestu zuen, Joan Sutherland sopranoarekin batera; harekin sona handiko bikote artistikoa sortu zuen. Hala ere, Metropolitanen La fille du Régiment operan Tonioren rola antzeztu zuenean, ospe itzela lortu zuen: opera horretako aria oso famatu batean, bederatzi Do garai eman behar dira, eta erraztasun txundigarriz eman zituenean ikus-entzuleen txalo-zaparrada beroa jaso zuen. Horren ondorioz, New York Timeseko azalean agertu zen, eta haren izena mundu osoan famatu zen.

Bideo hau 1950 urtekoa da. Bertan 10 urte inguru ditu eta Garaiko Tenore famatu batekin abesten du.

2019(e)ko urtarrilakren 18(a), ostirala

ISILATASUNAREN HAITZULOA

Datorren asteazkenean EUSKADIKO ORKESTRAREN egoitzara joango dira 4. mailakoak "Isiltasunaren haitzuloa" emanaldia ikustera. Hemen duzue bertan landuko dugun dantza eta karaokea.