2019(e)ko otsailaren 28(a), osteguna

LUCIANO PAVAROTTI TENORRA

Okindegi baten seme bakarra, Scuola Magistrale ikastetxean ikasi zuen, eta, ikasketak bukatutakoan, bertan klaseak eman zituen Lehen Hezkuntzako irakasle gisan. Lehendabiziko kanta-saioak Modenako abesbatzan egin zituen, aitarekin batera.

1961eko apirilaren 29an agertu zen estreinako aldiz opera bat abesten, Reggio Emilia antzokian La Bohèmeko Rodolforen rola arrakasta handiz antzeztuz. Harrezkeroztik, nazioarteko antzoki askotan abestu zuen, Joan Sutherland sopranoarekin batera; harekin sona handiko bikote artistikoa sortu zuen. Hala ere, Metropolitanen La fille du Régiment operan Tonioren rola antzeztu zuenean, ospe itzela lortu zuen: opera horretako aria oso famatu batean, bederatzi Do garai eman behar dira, eta erraztasun txundigarriz eman zituenean ikus-entzuleen txalo-zaparrada beroa jaso zuen. Horren ondorioz, New York Timeseko azalean agertu zen, eta haren izena mundu osoan famatu zen.

Bideo hau 1950 urtekoa da. Bertan 10 urte inguru ditu eta Garaiko Tenore famatu batekin abesten du.