SAROBE 2016








The Wall Pink Floyd taldeak sortu zuen 11. albuma da, 1979. urtearen amaieran kaleratuta. Musika komertzialaren historian lehenengo hamar albumik salduenen artean egon da urte askotan. "The Wall" ("Horma", euskaraz) rock opera erraldoitzat jo daiteke, eta 81 minutuko iraupena du, bi diskotan bananduta. Diskoan oinarrituta, 1982. urtean izen bereko pelikula pantalairatu zen.

Diskoaren muinean gizarte modernoak gizakiarengan eragiten duen alienazio gordina agertzen da. Gaia Waters-en oso gogokoa zen, aurreko lan batzuetan agertzen zena ere ("The Dark Side of the Moon" eta "Animals" diskoetan, esate baterako). "The Wall"-en, ordea, era bortitzagoan azaltzen da aipatutako alienazioa: "We don´t need no education, We don´t need no thought control" ("Ez dugu heziketarik behar, ez dugu kontrol-pentsamendurik behar"), abesten dute. Eskolak, familiak, estatuko erakundeek....gizakia erotzen dute, eta diskoan zein pelikulan kritika gogorra jasotzen dute egileen partez.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina