2016(e)ko azaroaren 16(a), asteazkena

TUM PA

Ariketa polita. Hau 1. 2. 3. eta 4. mailakoentzat



Hau 5. eta 6. mailakoentzat. Zuen uste baino zailagoa da.


2016(e)ko azaroaren 14(a), astelehena

2016(e)ko urriaren 24(a), astelehena

ERRITMO SORKUNTZA-6. Maila

Gaurko saioan aipatu dugu egin beharreko lana. Datorren asterako erritmo bat sortu nahi duzuenarekin: Gorputza, instrumentu bat edo objetu bat. Hemen duzue Iratxe izeneko irakasle batek prestaturiko WIXa adibide desberdinekin.

2016(e)ko urriaren 18(a), asteartea

ZORIONAK EGAPE

NOTEKIN ENTRENATZEN- 1. Maila

Hemen duzue entrenamendua noten izenak ikasteko PENTAGRAMA ENEA IPUINA aste honetan ikusi ondoren.




BOB DYLAN -3. Maila

Bob Dylanek aurten NOBEL LITERATUR SARIA eskuratu du. Sari hau munduko saririk garrantzitsuena da eta bere kantuen letrengatik jaso du. Hemen duzue gure kanta berria.

Begira zer dion "Blowind in the wind" kantak

Zenbat bide urratu behar dira gizakitzat har gaitzaten
zenbat itsaso zeharkatu behar hondartzan pausatu arte
zenbat aldiz hitzegin kanoiek betiko galeraz ditzaten
ERANTZUNA, ADISKIDE, HAIZEAN DATOR MARRUKA

2016(e)ko irailaren 23(a), ostirala

2016(e)ko irailaren 15(a), osteguna

2016(e)ko ekainaren 18(a), larunbata

HAZIZ HEZI

Joan den astean Sarobeko kultur astean "Haziz hezi" eskaini ziguten 6. mailakoek. Bertsio motza


Bertsio luzea

2016(e)ko ekainaren 9(a), osteguna

URNIETAKO SOINU MAPA

Bigarren mailako ikasleek URNIETAKO SOINU MAPA egin dute tutore eta musika irakaslearen laguntzaz. urnietako 29 tokitako soinuak grabatu eta neurtu ondoren urnietako mapa koloreztatu dute zarataren arabera.




2016(e)ko ekainaren 1(a), asteazkena

2016(e)ko apirilaren 13(a), asteazkena

WIX BIDEOTUTORIALA-5. eta 6. Mailak

Joan den hilean ikasi genuen Wixak egiten. Hemen duzue bideotutoriala.
Egin beharrekoa:
5.MAILA: Euskal talde baten WIXA sortuko duzue.Begiratu BERRIAKO WEBGUNEA
6.MAILA: Talde internazional baten WIXA sortu.

2016(e)ko apirilaren 8(a), ostirala

POWER POINT BIDEOTUTORIALA-4. Maila

Laugarren mailakoek hilabete bat duzue "Munduko instrumentu" baten aurkezpena prestatzeko. Hemen duzue POWER POINAK egiteko bideotutoriala.

2016(e)ko apirilaren 5(a), asteartea

UDABERRIA IRITSI DA

Antzinako euskaldunen egutegiak bi urtaro besterik ez zituen (uda eta negu), eta Ama Birjina Martxoko egun horixe (martxoak 25) izaten zen udako lehen eguna. Kukuaren etorrerak lur-soroak neguko lozorrotik esnatu zirela adierazten zuen, negua joan eta uda etorri zela, alegia.

Kukuak gure artera etortzeko ez omen du lan makala hartzen, izan ere, negua Afrikako hegoaldean igarotzen du eta guregana etortzeko 9.000 kilometroko bidaia egin behar izaten omen du. Eta, normalean, bide guztia gauez eta bakarrik egiten du.

Antzinako nekazari haiek (eta gaur egungo gehientsuenek ere) bizimodua nekatuz atera beharra zeukaten bitartean, kukua, berriz, kolpe zorrik jo gabe bizi zen . Ez egitearren habiarik ere ez zuen egiten.

Kukua beti ezkutuka ibiltzen da. Sekula ez da gizakiaren aurrera azaltzen, alderantziz, bere inguruan norbait sumatzen badu, mututu eta ezkutatu egiten da: kukutu.

“Kukuak egiten du maiatzean kuku; garagarrilean gelditzen da mutu”(Iturria:Patxi Saez)


2016(e)ko otsailaren 25(a), osteguna

BA BA INPROBISAKETA-5. Maila

Ea nor den gai BA BA kantaren tarteetan inprobisaketa bat prestatzeko. 5B eta 5Akoen grabazioak dituzue hemen.






Bemola izeneko webgune batean, zuekin egin nahi nuen ariketa aurkitu dut, eta hemen duzue ideiak har ditzazuen.

FUNTZIONATZEN EZ BADU KLIKATU HEMEN

2016(e)ko otsailaren 17(a), asteazkena

INCREDIBLEBOX

Zuekin esperimentatzeko gogoa nuen INCRDIBLEBOXEKIN, eta ikastola bateko blogean adibide hauek aurkitu ditut.



2016(e)ko otsailaren 11(a), osteguna

2016(e)ko urtarrilaren 29(a), ostirala

2016(e)ko urtarrilaren 25(a), astelehena

2016(e)ko urtarrilaren 22(a), ostirala

TWO GANGS-4. Maila

Hemen duzue kanta berria.
Aipatu genuen Joshua izeneko munduko biolijolerik onenetakoari New Yorken gertaturikoa. Metroan stradivarius batekin jotzen ari zela inork ez zion jaramonik egin, eta urrengo egunean eman behar zuen kontzerturako aldiz, dirutza ordaindu behar izan zuten entzuleek. https://www.youtube.com/watch?v=hnOPu0_YWhw
Beste bideo honetan berriz, STRADIVARIUS biolinen sekretua zertan den aipatzen du.https://youtu.be/fMMg9odqEFg