2013(e)ko uztaila 1, astelehena

EUSKARAREN EGUNA

[audio: http://dl.dropbox.com/u/26125345/EUSKARAREN%20EGUNA12.mp3]

Datorren aste honetan V. KANTAOKEA DUGU. Izugarrizko lana egin duzue eta oso pozik nago. Baina ez gaitezen erlaxatu, EUSKARAREN EGUNA gainean dugu eta gabonetako saioa ere.
Euskararen eguneko leloa "BIHOTZEAN MAITASUNA AHOAN EUSKARA" da(Zuek aukeratuta). Hala izan dadila. Hemen duzue aurtengo kanta. Abeslari bikainak bosgarren mailakoak dira. MILESKER.

EUSKARAREN EGUNA DEBALDE TA DOAN
DENOK IZAN DEZAGUN EUSKARA AHOAN(bis)
Bihotzean daukagu maitasuna ero
eta sentitzen dugu denok bero-bero
ikastolan, kalean eta egunero
zeinek hitz egingo du guk utzi ezkero?

Euskera bakarrikan ez da ikasteko
Euskera bakarrikan ez da abesteko
Euskera da harreman berriak hasteko,
haserretzeko eta baita jolasteko.

Egiten dugunari ipiniz arreta
esaten dugun hori gero errespeta
bihotzean daukagu maitasuna eta
ahoa euskerazko hitzekin beteta

Gure irakasle Andoni Otamendiren letra, eta musika 1990eko Nafarroa Oinezekoa.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina