Gaurko saioan aipatu dugu egin beharreko lana. Datorren asterako erritmo bat sortu nahi duzuenarekin: Gorputza, instrumentu bat edo objetu bat. Hemen duzue Iratxe izeneko irakasle batek prestaturiko WIXa adibide desberdinekin.
Bob Dylanek aurten NOBEL LITERATUR SARIA eskuratu du. Sari hau munduko saririk garrantzitsuena da eta bere kantuen letrengatik jaso du. Hemen duzue gure kanta berria.
Begira zer dion "Blowind in the wind" kantak
Zenbat bide urratu behar dira gizakitzat har gaitzaten
zenbat itsaso zeharkatu behar hondartzan pausatu arte
zenbat aldiz hitzegin kanoiek betiko galeraz ditzaten
ERANTZUNA, ADISKIDE, HAIZEAN DATOR MARRUKA
Bigarren mailako ikasleek URNIETAKO SOINU MAPA egin dute tutore eta musika irakaslearen laguntzaz. urnietako 29 tokitako soinuak grabatu eta neurtu ondoren urnietako mapa koloreztatu dute zarataren arabera.
Joan den hilean ikasi genuen Wixak egiten. Hemen duzue bideotutoriala.
Egin beharrekoa:
5.MAILA: Euskal talde baten WIXA sortuko duzue.Begiratu BERRIAKO WEBGUNEA
6.MAILA: Talde internazional baten WIXA sortu.
Antzinako euskaldunen egutegiak bi urtaro besterik ez zituen (uda eta negu), eta Ama Birjina Martxoko egun horixe (martxoak 25) izaten zen udako lehen eguna. Kukuaren etorrerak lur-soroak neguko lozorrotik esnatu zirela adierazten zuen, negua joan eta uda etorri zela, alegia.
Kukuak gure artera etortzeko ez omen du lan makala hartzen, izan ere, negua Afrikako hegoaldean igarotzen du eta guregana etortzeko 9.000 kilometroko bidaia egin behar izaten omen du. Eta, normalean, bide guztia gauez eta bakarrik egiten du.
Antzinako nekazari haiek (eta gaur egungo gehientsuenek ere) bizimodua nekatuz atera beharra zeukaten bitartean, kukua, berriz, kolpe zorrik jo gabe bizi zen . Ez egitearren habiarik ere ez zuen egiten.
Kukua beti ezkutuka ibiltzen da. Sekula ez da gizakiaren aurrera azaltzen, alderantziz, bere inguruan norbait sumatzen badu, mututu eta ezkutatu egiten da: kukutu.
“Kukuak egiten du maiatzean kuku; garagarrilean gelditzen da mutu”(Iturria:Patxi Saez)
Hemen duzue kanta berria.
Aipatu genuen Joshua izeneko munduko biolijolerik onenetakoari New Yorken gertaturikoa. Metroan stradivarius batekin jotzen ari zela inork ez zion jaramonik egin, eta urrengo egunean eman behar zuen kontzerturako aldiz, dirutza ordaindu behar izan zuten entzuleek. https://www.youtube.com/watch?v=hnOPu0_YWhw
Beste bideo honetan berriz, STRADIVARIUS biolinen sekretua zertan den aipatzen du.https://youtu.be/fMMg9odqEFg