2016(e)ko apirila 5, asteartea

UDABERRIA IRITSI DA

Antzinako euskaldunen egutegiak bi urtaro besterik ez zituen (uda eta negu), eta Ama Birjina Martxoko egun horixe (martxoak 25) izaten zen udako lehen eguna. Kukuaren etorrerak lur-soroak neguko lozorrotik esnatu zirela adierazten zuen, negua joan eta uda etorri zela, alegia.

Kukuak gure artera etortzeko ez omen du lan makala hartzen, izan ere, negua Afrikako hegoaldean igarotzen du eta guregana etortzeko 9.000 kilometroko bidaia egin behar izaten omen du. Eta, normalean, bide guztia gauez eta bakarrik egiten du.

Antzinako nekazari haiek (eta gaur egungo gehientsuenek ere) bizimodua nekatuz atera beharra zeukaten bitartean, kukua, berriz, kolpe zorrik jo gabe bizi zen . Ez egitearren habiarik ere ez zuen egiten.

Kukua beti ezkutuka ibiltzen da. Sekula ez da gizakiaren aurrera azaltzen, alderantziz, bere inguruan norbait sumatzen badu, mututu eta ezkutatu egiten da: kukutu.

“Kukuak egiten du maiatzean kuku; garagarrilean gelditzen da mutu”(Iturria:Patxi Saez)


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina